Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2008-03-16 -- 2128.zenb

Ez naiz haserretzen

Joxemari Ostolaza

Joxe Mari Ostolaza

Lagunek aurrea hartzen didatenean. Usu gertatzen zait-eta, eremu ugarietan. Suertekoa ni holako lagunez inguratuta bizi naizelako, ez baita ohikoa. Josu. Landa Ijurko alegia. Jexux. Tripetatik burura eta hortik biziera ordenagailura eramaten poeta. Tripak jan eta libratutakoa usain atsegineko hori dut poesia. Trikuharri nuen diana, Egunkaria min eta bertakoak lotsa. Patxi Baztarrikaren aurrekoak, lehenago ere saiatu ziren Egunkaria abortatzen eta bere ezintasuna estaltzeko salakuntza gogorrak jaurti zituzten publikoki, orain bost urte umekia hazita berau erailtzeko eta guraso zenbait torturatu eta kartzelaratzeko bide egin zutenak. Denborak leundu dizkie azalak, baina Trikuharrik erakutsi du ez direla mugitu orduko lekuetatik eta mendeko ez dituztenei mendekuz oldartzen zaizkiela. Harritzen ninduten Martin Ugalde Parkean elkartasun plantak egiten hedabideetan ikusten nituenean. Harritzen ninduten Del Olmo, Marlaska eta gainerakoenak astakeriatzat jotzen zituztenean publikoki, masakratutakoei bizkarrak oratzen zizkietenean. Makila zaharra gordea zuten. Eta Trikuharriri eman diote dantzatu dezan. Holako laguntzaileekin etsaiak debaldetan ditugu, eta kartzelako ziegak ostatu.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan