2008-03-16 -- 2128.zenb
New Mexico (AEB), 1948. Bat Cave-n (saguzarren koba) egindako indusketetan gizakiek erabilitako arto aleen arrastorik zaharrenak topatu zituzten. Gutxienez 4.000 urte zituztela esan zuen karbonoak. Mexikon K.a. 300. urteko errauts-kutxatila aurkitu zuten. Kutxak artoaren jainkoaren irudia zuen eta jainkoak lehertutako arto aleak, hau da, krispetak zituen ilean, apaingarri. Garai bertsukoak dira Ameriketako hainbat tokitan topatutako buztinezko ontziak; adituen esanetan, kultura aurreinkaikoek arto aleak lehertzeko erabiltzen zituzten, horretarako harea beroa baliatuz. Beraz, artoari gizakiak eman zion lehen erabilera krispetak izan ziren. Artoa leherrarazten zuten, gero jateko edo apaingarri gisa erabiltzeko. Arto lehertuaz zopa eta garagardoa ere egiten zituzten.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa