2008-03-16 -- 2128.zenb
New Mexico (AEB), 1948. Bat Cave-n (saguzarren koba) egindako indusketetan gizakiek erabilitako arto aleen arrastorik zaharrenak topatu zituzten. Gutxienez 4.000 urte zituztela esan zuen karbonoak. Mexikon K.a. 300. urteko errauts-kutxatila aurkitu zuten. Kutxak artoaren jainkoaren irudia zuen eta jainkoak lehertutako arto aleak, hau da, krispetak zituen ilean, apaingarri. Garai bertsukoak dira Ameriketako hainbat tokitan topatutako buztinezko ontziak; adituen esanetan, kultura aurreinkaikoek arto aleak lehertzeko erabiltzen zituzten, horretarako harea beroa baliatuz. Beraz, artoari gizakiak eman zion lehen erabilera krispetak izan ziren. Artoa leherrarazten zuten, gero jateko edo apaingarri gisa erabiltzeko. Arto lehertuaz zopa eta garagardoa ere egiten zituzten.
Mary smith jones joan den hilean zendu zen 89 urte zituela, eta haren hizkuntza ere hil zen berarekin batera. Alaskako eyak tribuko burua zen, baita inguru haietako zur-industria erraldoien aurkako borrokaren bultzatzaile nagusia ere. Copper ibaiaren inguruetan bizi zen tribu honek genozidioa jasan zuen urtetan, eta dozena batzuk baino ez ziren geratu XX. mendean. Eyak na-dené taldeko hizkuntza zen, Asiatik Amerikarako migrazioak baino lehen datatua eta, beraz, 8.000 urtetik gorakoa.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa