Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-03-16 -- 2128.zenb

Antropologia

Neandertal “eroak”?

Joxerra Aizpurua

argazkia


Teoria berri baten arabera, baliteke neandertalak behien entzefalopatia espongiformearen antzeko gaixotasun baten eraginez desagertu izana, kanibalismoa praktikatzearen ondorioz.

Orain 30.000 urte desagertu zen Neandertaleko gizakia, arrazoi ezezagunak direla eta. Teoria asko plazaratu da, hala nola aldaketa klimatikoa edo homo sapiens sapiens-aren eragina, baina ezin izan da ezer ere frogatu.

Oxfordeko Unibertsitateko Simon Underdown ikerlariak plazaratu du arestian aipatu teoria berria. Horretarako, 1900 eta 1958 urteetan Papuasia-Ginea Berrian gertatutakoa aztertu du. Han, antza denez, kuru izeneko gaixotasunak –behi eroen gaitzaren oso antzekoa– ia bertako biztanle guztiak desagerrarazi zituen. Uharte hartan oso ohikoak ziren zenbait hileta-erritu berezi, kanibalismoa eta guzti. Egun, oraindik, kuruak heriotzak sortzen ditu eremu hartan.

Neandertalaren aztarna nagusiak orain 100.000 urte ingurukoak dira. Haiengan kanibalismoa oso ohikoa zela frogatu izan da. Simon Underdownek egindako kalkuluen arabera, 15.000 norbanakok osatutako taldea 250 urtean desager daiteke entzefalopatiaren ondorioz. Gainera, kanibalismoa ez da kutsatzeko bide bakarra. Harrizko tresnek, esaterako, oso ongi garraiatzen dute gaixotasuna.

Zergatik eragiten du minbizia erretzeak?

Tabakoa birika-minbiziaren arrazoi nagusietakoa da, baina ez da ezagutzen birika-zelulak minbizi-zelula bihurtzeko mekanismoa.
Kontuan hartu behar da zigarro batek 4.000 substantzia baino gehiago dituela, eta horietatik 40 jotzen direla minbizi eragiletzat.

Journal de la Société Américaine de Biologie Expérimentale
aldizkarian argitaratu denez, Kaliforniako Unibertsitateko ikerlari batzuen arabera hidrogeno peroxidoa –ur oxigenatua– omen da minbizi eragilerik nagusia. Laborategien hainbat tabako lagin aztertu zuten, batzuk ur oxigenatudunak eta beste batzuk gabekoak. Lehenbizikoetan minbizi-zelulak garatu ziren, eta besteetan ez. Ondorioz, zigarro ekoizleei ur oxigenatua kentzea aholkatu diete, hilgarritasuna gutxitzeko. Gainerako osagaiekin zer? Auskalo.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan