Astekaria

 Deabruaren abokatua 

Alicia San Juan

“Ipuineko Alizia asko aspertzen zen”

Chico y Chica bikoteko neska da, gure izarrik distiratsuena elektro-pop estiloan. Espainian milaka zale sutsu dauzka, Alaska denen buru. Ia inoiz ez du argazki normalik egiten uzten.

Irudia

Fermin Etxegoien


2128. alea
2008-03-16
alde 0    kontra 0
Alicia San Juan
Alicia San Juan (Iñigo Azkona)

Alicia... Zergatik Chico y Chica horren gustuko zaituztete ispiluaren beste aldean, eta horren gutxi ispiluaren alde honetan?

Ideiarik ere ez. Ez dut ispiluen atzeko aldean begiratzen, hain nago-eta lanpeturik...

Zeu lanpeturik! Ez al zara hedonista porrokatua?

Bai eta ez. Nire baitan galtzeko ia denborarik gabe bizi naiz eta horretan ez daukat antzik ipuineko Alizia koittaduarekin. Hura asko aspertzen zen eta.

Chico y Chica bikoteak estilo handiz jorratzen ditu azalkeria eta hutsalkeria, baina hemen alderantzizkoa gertatzen da: sakontasuna jorratzen da batere estilorik gabe!

Zuk duzu kopeta! Azalekoak gara azalekoentzat, baina sakonak gara zerbait gehiago bilatzen ari den jendearentzat.

Madelman ote da zure gizon perfektua?

Ederra bezain bizkorra da eta printzipioak dauzka. Halere, nire gizon perfektua gertuago dago Hugo Silva eta Pacoren gizon guztiengandik.

La Noche Despierta (Radio Euskadi) saioan lan egiten duzu eta entzuleek funtsean heavy kantuak eta Sabina eskatzen dizkizute.

Eta Manowar, Marea, Merche, Motorhead, Karina, Miguel Bosé, Jorge Sepúlveda, Megadeth, Su Ta Gar, José Feliciano... Jendeak badaki zer eskatu eta zer behar duen gaueko zein goizaldeko ordu horietan!

Esango al didazu “gure-gurea den zerbait” baina era berean “triste, zimel, zaharkitu edota aspergarri” suertatzen ez zaizuna?

Hemen bezala ez da inon bizi, onerako zein txarrerako.

Zerk eragiten dizu elkartasun gogoa?

Lotsagarri egiten zait elkartasuna erakusgarri bilakatzea. Sobera ditut elkartasunezko sentipenak, faltan daukadana ekinerako hoztasuna da. Ahal dudana egiten dut.

Euskadi ordezkatu nahi zenuke Eurobisioa lehiaketan... ala Mocedades gaindiezina da betiko?

Euskadi ez dago Eurobisioa lehiaketako tonbolan TVE dagoelako. ETB aurkezten den egunean hitz egingo dugu... Nahiz, egia esan, nik zera egin nahi nuke bertan: VIP gunean almendrak jan, kubatak edan eta puntuak ematen dizkiguten bakoitzean garrasika hasi!

Mocedades gaindiezina da beraz?

Mocedadesena egundokoa izan zen. Eta zer diozu Rosari buruz? Itzel egon zen!

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia