2008-03-09 -- 2127.zenb
Iker Barandiaran
Inoren Ero Ni ::Gronhölm
Bidehuts
iraupena ::18’12’’
prezioa ::10€
Bap! desagertu zenetik hango taldekideek izan duten talde berezkoena da Inoren Ero Ni. 2004an lehen diskoa kaleratu zuten Metak-ekin eta hainbat kontzertu eman ostean, teloia bota eta beste talde batzuetan murgildu ziren. Orain bueltan dira Bidehuts diskoetxearen eskutik bi euskarritan argitaratu duten bost abestiko mini-LP-CDarekin. IEN sortzean post-hardcorearen ozeano zabalean itsasoratu ziren eta Bap!, Portobello Bones eta Shellac-en korronteetatik hurbil zeuden. Baina beren korronteari jarraituta, urrunago doan emaitza ekarri dute oraingoan. Sustraiak erabat galdu gabe, melodikoagoak eta irekiagoak dira disko honetako kantuak, nahiz eta erritmo bizi eta aldakorrak eta gitarra ilunak bereziak izan. Taldearen oraina eta geroa idatzita ez daudenez, Marianok Drake ordezkatu du baxuan, eta mafiaren gaineko balada urratua interpretatu dute.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa