Astekaria

 Bertso berriak 

Lehen sorospenetarako jarriak

I Zenbat istripu gertatzen diren Baionatik Tuterara! Zeu ere baten batean suerta zintezkeenez beharbada, medikua ez baldin bazara, gidari zintzo gisara, bost bertso hauek ikasi eta hobeto biziko zara.

Xabier Paya

Xabier Paya


2127. alea
2008-03-09
alde 0    kontra 0
Xabi Paya
Xabi Paya (Iñigo Azkona)
II

Lehen pausoa babestea da
bideko istripuetan,
eszena bera zaindu ezazu
gaitz txarragoen alertan.
Ez arriskatu zeure bizitza
bestearen mesedetan
gero bi izan litezkeelako
gelditzen direnak bertan.

III

Abisatzea da bigarrena
112ra horren justu,
deia hartzean lehenik eta behin
zeure burua aurkeztu,
esan non zauden, zer gertatu den
eta azkenik ez ahaztu:
telefonistak baimendu arte
ez ezazu deia moztu.

IV

Hirugarrena laguntzea da,
ahalegintzea bederen.
Mintzatzeko zein mugitzeko gai
direnak utzi ondoren,
isilik eta geldi daudenei
laguntza eman lehenbailehen
beti gehiena behar duenak
eskatzen baitu gutxien.

V

Ez ezazu inoiz kaskorik kendu

gidari baten burutik,
ez sartu urik ez jatekorik
zauritu baten ahotik,
ez inoiz ere, inola, inor,
atera bere autotik
eta ez ezazu inoiz alde egin
laguntza heldu aurretik.

VI

Gogoan izan, istripuetan
ez pasa albotik begira;
Babestu, Abisatu, Lagundu
BALiozko hitzak dira.
Ez badakizu ezer, ez jardun
mediku baten neurrira
eta zerbait baldin badakizu
deitu azkar 112ra.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia