Kultura, identitatea eta boterea

Mikel Ozkoidi


2008-03-09
Euskal Herria ardatz
Euskal Herria ardatz

Batzuen artean ::Euskal Herria ardatz

Udako Euskal Unibertsitatea

orrialdeak ::276

prezioa ::22.20€

Euskal nortasuna hizpide da beti Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan. Euskal herria ardatz. Kultura, Identitatea, Boterea, Ezagutza, Sentimendua, Ekimena liburuan, azken hamar urteotan zientifikoki zer garen adierazteko hiru ikerlarik –Eugenio Arraiza, Eduardo Apodaka eta Joxemanuel Odriozola– egin duten ahalegina bildu dute. Gaizka Aranguren izan da lanaren koordinatzailea. Euskaldunak nor garen, nolakoak garen, zertan dihardugun, zergatik, zergatik oraindik... Euskal senaren esanahian interesa duen ororentzat osatutako lana da hau. Botereaz baina, gutxi hitz egin dute, ez dagoelako gaur egun Euskal Herriko boterearen inguruko ezagutza zientifikorik. Halere, egileek euskaldunak inoren mendekoak izan ez gaitezen legokigukeen boterea nahi lukete.


Argia.com 2012