Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-12 14:27:06
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-03-09 -- 2127.zenb

Izenak

Jon Torner


Patxi Zubizarreta k eta Irati Jimenezek irabazi dituzte euskarazko Donostia Hiria sariak. Antzerki sailekoa lehengoak eskuratu du, Ohe desatseginak lanarekin, eta ipuin sailekoa bigarrenak, Laranja azalaren negarra lanari esker. Gaztelaniazko literaturaren alorrean, Lu Pardo Varela eta Antonio Maurizen El cuarto oscuro lanari eman diote antzerki saileko saria, eta Ignacio Ferrandoren Simetrías kontakizunari ipuin sailekoa.

 

Nestor Basterretxea eta Carmelo Ortiz de Elgea artisten lanez osatutako erakusketa paratu dute Donostian, Kutxaren Kursaaleko Kubo aretoan. Denboraren joanean izeneko erakusketan 93 obra daude ikusgai, 55 Nestor Basterretxearenak eta 38 Carmelo Ortiz de Elgearenak. Erakusketa apirilaren 13a arte egongo da zabalik.

 

 

Giuseppe Verdi konpositore italiarrari (1813-1901) buruzko liburua argitaratu du Opera Lagunen Bilboko Elkarteak (OLBE): Por Amor a Verdi. Vida, imágenes y retratos. 2001ean italieraz plazaratu zuten lan hori. Marco Maricaren testuez gain, argazkiak, marrazkiak eta kartelak ere bildu dituzte bertan. OLBEko bazkideek doan jasoko dute liburua, eta gainerakoek 35 eurotan izango dute salgai.

 

Barricada (taldeak zilarrezko ezteiak ospatzeko Barricada. 25 años de rocanrol disko-liburua kaleratu du. Telebistan eskaini dituzten emanaldiez osatutako bi DVD eta beste bi CD jaso dituzte lan berrian. Bestalde, Barricadak hasi du jada Otra noche sin dormir bira.

 

 

Jon Kortazar idazlea Rosalia de Castro aitortzarekin saritu du Galiziako Pen klubak. Irailean jasoko du saria Santiago de Compostelan, Rosalia de Castroren jaiotzaren 171. urteurrenean.

 

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan