2008-03-09 -- 2127.zenb
Batzuen artean ::Euskarazko kazetaritza: gogoetak, esperientziak eta analisiak
Nafarroako Unibertsitatea
orrialdeak ::114
Nafarroako Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultatean sortutako Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak bultzatuta egiten dira Euskarazko Kazetaritzaren Jardunaldiak. Eskarmentu handiko euskal kazetariek parte hartu ohi dute. Asier Barandiaran editoreari esker plazaratu den Euskarazko kazetaritza: gogoetak, esperientziak eta analisiak liburuan, euskarazko kazetaritzaren hastapenetik gaur artekoak bildu dituzte. Xabier Letona Argiako zuzendariak, Xabier Altzibarrek, Asier Barandiaranek, Joxemiel Bidadorrek, Javier Díaz Nocik, Julio Iturrik, Odile Kruzetak eta Lourdes Otaegik lagundu dute bide hori osatzen. Ukitzen diren gaien artean, euskal kazetaritzaren sorreran Manezaundik eta Pablo Fermin Irigarai Larrekok izan zuten garrantzia.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa