Euskarazko kazetaritza hizpide

Pilar Iparragirre


2008-03-09
Euskarazko Kazetaritza
Euskarazko Kazetaritza: gogoetak, esperientziak eta analisiak

Batzuen artean ::Euskarazko kazetaritza: gogoetak, esperientziak eta analisiak

Nafarroako Unibertsitatea

orrialdeak ::114


Nafarroako Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultatean sortutako Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak bultzatuta egiten dira Euskarazko Kazetaritzaren Jardunaldiak. Eskarmentu handiko euskal kazetariek parte hartu ohi dute. Asier Barandiaran editoreari esker plazaratu den Euskarazko kazetaritza: gogoetak, esperientziak eta analisiak liburuan, euskarazko kazetaritzaren hastapenetik gaur artekoak bildu dituzte. Xabier Letona Argiako zuzendariak, Xabier Altzibarrek, Asier Barandiaranek, Joxemiel Bidadorrek, Javier Díaz Nocik, Julio Iturrik, Odile Kruzetak eta Lourdes Otaegik lagundu dute bide hori osatzen. Ukitzen diren gaien artean, euskal kazetaritzaren sorreran Manezaundik eta Pablo Fermin Irigarai Larrekok izan zuten garrantzia.


Argia.com 2012