Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-03-09 -- 2127.zenb

Euskal Eliza abertzalea?

Pello Apezetxea

argazkia

Dani Blanco

euskal Telebistako mahainguru batean, berriki, galdera hau hartu zuten gai nagusitzat: Abertzaleegia al da euskal Eliza? Harrigarri samarra iruditu zitzaidan, lehen unean, galdera. Baina ez da hain aldrebesa. Gehiago erranen nuke, interesgarria ere badela, eta, gainera, onuragarria bilakatzen ahal dela horren inguruko gogoeta.

Dena den, abertzale hitzaren erranahia argitu beharko genuke lehenbizi. Euskaltzale euskara maite duenari deitzen diogu, euskara landu, erabili eta zaintzen duenari. Abertzaleak aberria du maite, aberria du zaintzen, aberriaren kultura eta hizkuntza erabili eta lantzen ditu. Hauek biak lotuak daude, abertzale ez da izaten ahal euskaltzale izan gabe, euskal aberriaren izaeraren eragile eta alderdi bat euskal hizkuntza baita. Abertzaleak, herriaren izatea eta herriak duena zaintzen, lantzen eta bizitzen du. Euskal Elizak maite du aberria eta euskara? Zaintzen, lantzen eta garatzen ditu Euskal Herria, euskal kultura eta euskara?.

Euskal Eliza erraten dugunean ere, zehaztu beharko dugu nortaz ari garen. Eliza Kristoren segitzaileen komunitatea dela onartzen badugu, komunitate horretan badira buru eta agintari direnak, instituzioa deitzen duguna, eta badira sinestun taldeak. Abertzaleak dira apezpikuak, apezak, fraideak eta sinestun taldeak? Zehazten joanen gara. Apezpikuak, ia denak, kanpotik bidaltzen dizkigute, hemengo kultura ezagutzen ez dutenak, hemengo hizkuntza ez dakitenak, herriaren eskakizunak ulertzeko gai ez direnak. Abertzaleak dira, baina abertzale espainolak. Fernando Sebastian, Ricardo Blazquez, Miguel Asurmendi apezpikuak horrelakoak dira. Francisco Perez artzapezpikua ere espainola da, baina bere jarreraz oraindik gehiegi ez dakigu.

Eta zer erran apez eta fraideez? Eta sinestun taldeaz? Ez zait iruditzen sobera ausarta izan behar denik gehienak euskal abertzaleak ez direla errateko. Sinestedunen artean, apezak eta fraideak barne, aunitz da euskara balioztatzen ez duena. Aunitzentzat hizkuntza tresna hutsa da, soilik kristau mezua adierazteko tresna; euskarak sinestearekin lotura zuzenik ez duela pentsatzen dute; euskara eta Ebanjelioa ez daudela lotuta. Eta gutxiago, oraindik, Euskal Herria izatea eta sinestea. Euskal Eliza abertzalea al da? Euskal Elizan abertzaleak badira. Baina Euskal Eliza ez da abertzalea, nire iduriko.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan