Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-03-09 -- 2127.zenb

Andoni Mujika

Andoni Mujika

Liderrek prozesuetan daukaten inportantzia leuntzeko joera daukagu, nire inguruan behintzat, hala da. Horien nahitaezko beharra ikusten ez dugulako baino –hain zintzoa ez den– umiltasun edo taldearekiko sasi-leialtasun baten ondorioa delakoan nago. Taldeek liderrak behar dituzte eta alderantziz. Pista honi jarraituta, oraintsu, nire buruari galdetzen nion, Euskal Herriak, bere osotasun banaezinean, izan ote duen tamaina horretako aitzindaririk. Golpean etortzen zitzaidan erantzun tematia behin eta berriz: Sabino Arana. Eta maila bat gehiago igoko dut, bera izan da zazpiak batek aro modernoan izan duen liderrik esanguratsuena. Egun, hainbat herri indigenei falta zaien auto-konfiantza transmititzen jakin zuen eta konplexu bihur zitekeena, auto-gorrotoraino, harrotasun bihurtzen jakin zuen. Eta lider handiek egiten dutena ere egin zuen, hau da, formulatu eta gero, “Euskaldunon aberria Euzkadi da”, herri-gogoak katalizatu eta iparra marraztu. Ontzi xumeegia izateko arrisku bizian zegoena –modernitatearen uretan nabigatu behar zuen Euskal Herria– espainolen parean, parean ez, gorago jartzen jakin zuen. Hoberik irten arte, bera da euskaldunon norabiderik argiena.

hemeroteka

2126. zenbakia | 2008-03-02
2125. zenbakia | 2008-02-24
2124. zenbakia | 2008-02-17
2123. zenbakia | 2008-02-10
2122. zenbakia | 2008-02-03
2121. zenbakia | 2008-01-27
2120. zenbakia | 2008-01-20
2119. zenbakia | 2008-01-13
2118. zenbakia | 2008-01-06
2116. zenbakia | 2007-12-23

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan