2008-03-09 -- 2127.zenb
Gutenberg jaunak (berak bakarrik ote?) iraultza ekarri zuen liburuaren mundura inprenta modernoaren asmakariarekin, XV. mende urrun hartan: ordura arteko eskuizkribuen ekoizpena txiki utzi eta liburuari bide berriak zabaldu zizkion, liburugintzan mugarri garrantzitsua jarriz. Bost mende beranduago, Tim Berners Lee jaunak (berak bakarrik ote?), webaren sortzaileak alegia, Gutenbergen tamainako iraultza ekarriko duela –ekartzen ari dela– esatea ez litzateke funtsik gabekoa: informazioarengana erraz iristeko bitartekoak jarri ditu komunitate luze-zabal baten esku. Hitz gutxitan: liburuaren ekoizpen, erabilera eta irakurketa ohitura, edukien zirkulazio eta zabalpena hankaz gora jarriko ditu, jartzen ari da.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa