Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Ezpalak >
  • Teknologia modernoa tradizio zaharren gordailua izan daiteke

2008-03-09 -- 2127.zenb

Abarrak

Teknologia modernoa tradizio zaharren gordailua izan daiteke

Unai Brea

argazkia

Berrizko folklorea. 93 min.(Bizkai Euskal Folklor Elkartea, 2007)
Euskal dantza tradizionalean tradizioak gero eta leku gutxiago duela salatzeko baliatu zuen Bizkai elkarteak Berrizko folklorea DVDaren aurkezpena, joan den otsailaren 26an. Horrek ez ditu ezustean harrapatu dantza mundua eta, batik bat, Bizkai ezagutzen dutenak, bilbotar taldearen aspaldiko leloa baita. Interesgarriagoa izan daiteke agian salaketarekin batera egindako proposamena, alegia, Durangaldean dantza eskola sortzea, betiko moldeak gordetze aldera.

Betiko molde horiek Berrizko foklorean dituzu ikusgai. Bizkaiko herri horretako San Lorentzo taldeak emanda, Durangaldeko dantzari-dantza eta soka-dantza osorik agertzen dira DVDan. Orain 200 urte egiten ziren bezala, edo ia. Sabin Egiguren Bizkai elkarteko presidentearen esanetan, gaur egun ez dago, Euskal Herrian, dantzari-dantza Berrizko talde horrek bezain ondo egiterik. Baina erne, zenbait aje sumatzen hasia baita Egiguren berriztarren jardunean. Huts txikiak, baina huts. Durangaldeko dantza maisu zaharrek erreleborik ez izatearen ondorio mikatza.

Hala ere, hirietako dantza taldeak –edo talde kaletarrak, esan diezaiegun– ditu “jomugan” Bizkaik. Balletaren eraginez, besteak beste, “desitxuratu egin dute dantzari-dantza”. Egiguren dixit. Beste edozein euskal dantzaz esan zezakeen –eta esan egiten du– gauza bera. Mezu hori Berrizko folklorean ere bada, antzinako dantzari eta txistularien ahotan. Joandako garaiak beti hobe.
DVDa, bestalde, oso erakargarria suerta daiteke mundu hori maite dutenentzat, eta beharbada apur bat astuna urrunagotik ikusten duenarentzat. Lehen zatiak elkarrizketak, kopla zaharrak eta bestelako agiri interesgarriak biltzen ditu batez ere; bigarrenean, berriz, dantza hutsa aurkituko duzu, tradizioa desitxuratzen duen kutsaduraz biluzik. Dantza hutsa, eta ona.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan