Astekaria

 Hiruko Txikian 

Pasibotasuna

Omen da inguratzen gaituen gaitza. Ez dira gutxi bizi ditugun adibideak, nahi eta ezina sortzen dizkigutenak. Joan deneko greba orokorreko deian, parte hartzeko dei hartan hori zen antolatzaileen beldurra, gu guztion pasibotasuna, beti ere paso egitea eskura daukagun joera dela. Ez da batere erraza izaten ekimenak asmatu ondoren sozializatzea. Ilea bakanduta daukagunok badugu horren berri. Hain da zaila, jada industria ere sortua zaigu, eta ezker-eskuin iragartzen dituzte ikastaroak helburu hori lortze aldera teknikak ezagutu eta erabiltzen irakasteko. Era anitzetako erakundeek osatzen dute bezeria. Eta orotan dago oinarrizko lege bat: norberak erabakietan parte hartu behar du ekimenek arrakasta izango badute. Edozein dela ere eremua, egoerak eta asmoak konpartitu egin behar dira erabakiak hartu aurretik. Aberri Eguna dator. Urtetan ibili gara antolatze lanetan. Iaz, asmoa zabaldu eta bateratua antolatzera iritsi ginen. Aurtengoa, erabakita dagoela ikasi dugu hedabideetan, Nazio Eztabaida Guneak bere aldetik erabakita duela jakitera eman digu jada eta guk ez dakigu norekin eztabaidatu. Gaizki hasi dute ekimena. Garaiz gaude oraindik okerra zuzen dezaten. Gu, prest eta zain.

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2126. alea
2008-03-02
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza
Joxemari Ostolaza


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia