Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-03-02 -- 2126.zenb

Landareak

Erantzita, jakina

Jakoba Errekondo

argazkia

Hemengo zuhaitz gehienak hostaila bota eta neguko loaldian sartzen direla, zioen lagun batek, urteko arropa eranzten ari ziren pagadi eta hariztiei begira harrituta zegoen beste lagun bati. Brasildik etorri berria da beste hau eta bera bizi deneko hartan zuhaitzak ez omen dira eranzten. Han ere hemengo moduan ogia ez da eguzkitan erretzen eta bestetxeko ogia gozoago: sekula santan ezagutu gabeko zuhaitzen metamorfosi berria ikaragarri gustatu zitzaion. Giroak behartutako atsedenaldia, indarberritzea, lanartea, etentxoa... denetatik esan nien lagunei; ez dut, ordea, oraindik landareen negua zer den azaltzeko adinako talenturik. Loaldia baina ez, landareak ez daude lo, ezta gorrienetan ere.

Aldamenean genuen idi parearen gainean hurritz zurietakoa, nahiz urritz makiletarako nahiz akuilutarakoetakoa, erantzita, lore laruz lepo, apain-apain jantzia. Aurrekoan, bakoitzak berrogeina milioi polen ale ekoizten dituztela esaten nizun gerba zintzilikarioz gainezka, dariola, katuileko hego haize aluita sufreztatu eta su-txakurtzeraino. Polen ale hegalaria, hegoaren beroak puztu eta harrotuta urrutira, arrunt urrutira, iritsi daiteke; azpian gaituenona ez den beste esku batek, nahiz lepatzeko aizkora nahiz urritz makila, ederto dantzatuko dituenaren gaiak emango dituen beste hurritz batenganaino. Haizeari muturra erakusten diote honoko hurritz honen lore emeek, adarretan, hanka hemenka, okasiorako propio ireki dituen begi loditxo pinportatuen punttaren punttan. Lorea bera pinportaren gozoan datza, soilik lore-orratz gorri-gorriak haizea hartzera aterata. Haizea haizeago eta lorea harroago, kitzikatuago, gorria goriago, bilintzi-balantzaren zilipurdian uztarriaren gaineko hurritzaren polen pasea loditu eta aleren bat gorriaren biskan itsatsi zain, hego-dantzan jokatzeko egokieran. Erantzita egiteko lan hobea! Ez behintzat loaldian! Gero gerokoak, hostoz ederki jantzita babestu, hazi eta heziko dituen fruituak eta haziak eta bi hurritzen kastako ondorengo hibridoak.
 
Zera izango da gero negua loaldia! Urtea joan, urtea etorri lan kontuzkoenari hel eta buru betetzeko sasoia bai!

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan