Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-03-02 -- 2126.zenb

Iruzur fiskalengatiko miaketak

Juan Mari Arregi


Aurreko astean jakitera eman denez, Alemaniako fiskaltzak mila aberatsen etxe, egoitza eta bulegoak miatu ditu. Aberatsok fundazioen bidez Liechtensteingo paradisu fiskalera kapital ihesa egitearen susmopean daude. 4.000 milioi eurotara iritsi liteke iruzurra. Beraien banku nagusietariko baten sailak ere miatu dira Munichen, Dresdner Bankena hain justu, honek ere zerga iruzurrarekin harremana izan dezakeelakoan. Aldi berean, Frankfurteko beste banku batzuen eskumendekoak ere miatu dira. Deutsche Post partzuergo logistikoko lehendakaria atxilotu dute. Eta finantza arloko goi mailako beste pertsona batzuk ere ikertzen ari dira, kirolari eta ikuskizunei lotutako batzuekin batera.

Ona izango litzateke euskal agintaritza fiskalak alemaniarren eredua jarraitzea. Ezkutuko ekonomiak 9.600 milioi euroak gainditzen ditu EAEn, hau da, 2003ko barne produktu gordinaren %20a, EHUk eginiko ikerketaren arabera. Hego Euskal Herrian, sindikatuek salatzen dutenez, “langileen errenten arpilatze fiskala gertatzen ari da, horiek baino ez baitituzte ordaintzen zergak”. ELAk dioenez, oso gogorra da langileen soldatek barne produktu gordinaren %48a baino ez ordezkatuta, PFEZren %85a jartzea, errentaren %52a jasotzen dutenek zergen %15a baino ez dutenean ordaintzen. Zerga iruzurraren aurka egiten dela argudiatzen da. Bizkaiko Foru Aldundiak 2003ko uztailetik 874 milioi eurotako zerga iruzurra argitara eman duela dio. Baina egia bestelakoa da eta enpresa, enpresari, higiezin eta eraikuntza enpresa, notario, abokatu, aholkulari, mediku, dentista eta gainerakoek lapurtutako guztia berreskuratzetik oso urrun daude. Euskal agintaritza politiko eta fiskalek badakite hori guztia ustelkeriaren izebergaren tontorra besterik ez dela. Eta badakite non dagoen iruzurra.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan