2008-03-02 -- 2126.zenb
"25. artikulua 2) Zigor askatasun-gabetzaileek eta segurtasun neurriek berreztea eta gizartean birsartzea dute helburu, eta ezin daitezke lan bortxatuak izan. Norbaiti espetxealdi-zigorra ezarri bazaio eta hori betetzen ari bada, kapitulu honetako oinarrizko eskubideak izango ditu; ez, ordea, beren beregi mugatuta dituenak, kondena-epaiaren edukia, zigorraren esangura eta espetxe-legea kontuan hartuta. Edonola ere, espetxeratuak lan ordaindua izateko eskubidea du, eta Gizarte Segurantzaren onurak izango ditu, bai eta kultura lortzeko eta bere nortasuna oso-osorik garatzeko eskubideak ere". Bisita amaitu eta Espainiako Barne Ministerioak kartzela korridorean jarria duen testua irakurri dugu. 1978ko Espainiako Konstituzioaren artikulutik ari da. "Berreztea", "gizartean birsartzea", "oinarrizko eskubideak", "kultura lortzeko eta bere nortasuna oso-osorik garatzeko eskubideak"… Eskubideak, presoarenak…
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa