Astekaria

 Txandan 

Foruetan

Berezi samarrak ohi dira Euskal Herriko foru plazak; nortasun handikoak, hiri edo herriaren erdialdean kokatuak gehienean. Halakoxea da, baita ere, Gasteizkoa. Edo, are bereziagoa, uzten badidazue. Ez naiz ari Txillidak eta Peña Gantxegik duela 30 urte elkarlanean diseinatutako arkitektura-eskulturaz edota Iparragirre bardoak sorterrira itzultzean isuri omen zituen hitzez, nahiz eta hauek ere plazan aurkituko dituzun. Frontoia da, nire ustez, Gasteizko Foru Plazari letra larria zinez ematen diona. Bertan, jende asko eta aski diferentea biltzeko ohitura errotuta dago. Pilotaren jokoa lagun ezberdinen elkargune gertatu da nonbait. Esaterako, hiriko ijitoak eta paioak ellkarrekin aritzen dira; zahar nahiz gazte. Ez da, ez, arestikoa adibide arrunta gure hirian. Hala ere, Gasteizko Udalak ez du bertan inbertitu nahi. Nahiago izan bide du Andra Mari Zuriko bataila-monumentuari buruzko herri eztabaida (sic) bultzatu, gasteiztarrok hitza eta parte har genitzan: monumentua mugitu bai ala ez. Demokraziaren ondorioz, gerra bati eskainitako garaikurra berritzen ari gara. Hurrengoan, lagun nahiz amorante, foruetan egingo dugu zita.

Edu Zelaieta

Edu Zelaieta


2126. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Edu Zelaieta
Edu Zelaieta


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia