Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-03-02 -- 2126.zenb

ETAkoa izatea

Ekai Txapartegi

Barka gai beraren inguruan pelmada ematen jarraitzeagatik, baina gai honek beste 300 hitz merezi dituela uste dut. Aurreko artikuluan nioen ETAri arrazoi ematea kriminalizatu dutela, bai diskurtso ofizialean bai egoitza judizialetan. Jokaleku politikoaren eta juridikoaren arteko banaketa gezurrezkoa izatea baino okerragoa dena, bien erlijiotzea bizi dugula. ETAri arrazoi ematea heresia dela eta horregatik zigor gaitzaketela. Hura idatzi eta hurrengo astean 18/98 sumarioko zigorrak jakin genituen, agerikoa zena konfirmatu eta txiki utzi zuten.

Berme juridikorik eza, giza eskubideen urratze sistematikoa, zigorrak kolektibizatzea... ETAren aurka (aitzakia horrekin bederen) dena zilegi zaiela sinetsi dute Madrilen. Baina dena ez da zilegi.

Auzitegi Nazionalean ez dira krimenak epaitzen. Heresia epaitzen da; partikularki, ETAkoa izatea. Horregatik normala da galdetzea, nor da ETAkoa gaur egun? Azken epaiketek erakusten dute bat izan daitekeela ETAkoa ETAkidea izan gabe (eta, larriagoa dena, epaileek hori jakinda). ETAkidetza kontzeptua txikle baten moduan zabalduz, doktrina juridiko berria asmatu dute zeinean “ETAkoa” izatea zigortzen den. Eta kontzeptu berri horren aurrean, batzuk jada ez dakigu ETAkoak ote garen orain. Badakigu ez garela ETAkideak, erakunde horretan ez dugulako parte hartzen. Badakigu, baita ere, ez dugula inolako krimenik egin, egiten lagundu edo egitea erabaki. Baina hala ere, aplikatzen digute lege bat zeinean ez dakigun ETAkoak ote garen. Edo, zeinean beraiei komeni zaienean ETAko bihur gaitzaketen (eta horregatik gogorki zigortu).

Espainian legokeen heresiarik larriena Euskal Herriaren independentzia politikoa bultzatzen dugunok errepresentatzen dugu. Baina noiztik da heresia politikoa norbait kartzelan sartzeko arrazoi bat? Erromako zuzenbidea ekintzari, eta beraz erabakiari, aplikatzen zitzaion. Lapurra lapurtzeagatik zigortzen zen, ez lapurra izateagatik. Espainian ordea gauzak desberdinak dira, doktrina juridiko berriekin Estatuak bere burua zuzenbide pre-erromanikoan kokatu baitu. Auzitegi Nazionalean ez ekintza, ez erabakia zigortzen dute; heretiko izaera baizik. Zigorra merezitzeko nahikoa da Espainiaren batasuna arriskuan jar dezakeen edozer izatea. Politikoki euskaldun izan nahi izatea, adibidez. Edo euskal konstituzio bat nahi izatea, euskal erakundetze bat nahi izatea, edo …

Alegia, ETAkoa izatea ez da ETAkidea izatea bezalakoa. Ez da kontzeptu juridiko garbi bat, ez zaiolako norberaren ekintzei edo erabakiari aplikatzen. ETAkoa izatea berunezko mailua da eta sortu dute independentziaren alde egiten dugun guztioi buruan emateko.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan