2008-03-02 -- 2126.zenb
Jon Arretxe ::Morto vivace
Elkar
orrialdeak ::112
prezioa ::11,75€
Bidaietako kronikak, berak eginiko bidaia horietan oinarritutako fikzioak, liburu umoretsuak –hau da, Ostegunak eta segidan idatzi zituen Ostiralak eta Larunbatak, zein Artabe eta Etxabe gisako detektibe barregarri samar batzuen munduan murgildu gintuzten Manila konexioa eta Kleopatra nobelak– eta beldurrezko lanak sortu dituelako zen orain arte ezaguna Jon Arretxe euskal liburuen munduan. Baina beste alor bat lantzeari ekin dio idazleak Morto vivace nobela beltzean. Zehaztasun handiz deskribatutako Parisen kokatu du narrazioa. Biarritzeko opera-koru bateko partaide baten gorpu txikitua aurkituko dute Sena ibaian, eta hilketa horren gorabeherak argitzen diren bitartean, Frantziako hiriburuak eskaintzen dituen kontrasteetan jarri du Jon Arretxek bereziki arreta: alde batetik, Frantziako festa nazionala ospatzen alai asko dabilen jendea agertzen da, eta Biarritzeko opera-korua entzutera Sena ibaiko ontzi batera bildu direnen dotoretasuna; eta beste aldetik, Parisko auzo baztertuenetan bizi den giroa: gehiegi integratu gabeko jendea, gaizkileak, prostitutak, eta mundu horretan murgiltzea oso gustuko duten polizia gizonak.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa