2008-03-02 -- 2126.zenb
Gorteetako kaleak eta haren inguruak nortasun handiko auzoa osatzen dute Bilbon. La Palanca du goitizena, ez dago erabat argi nondik sortua. Teoria batek prostituzioan kokatzen du hitzaren jatorria, beste batek meatzaritzan. Bi eginkizun horiek dira, hain zuzen, auzoaren izaera zizelkatzen lan handiena egin duten mailuak. Baina meatzariek aspaldi aldatu zuten lanbidea, eta gaurko prostituzioak ez dauka zerikusirik garai batekoarekin. Palanka hau ez da ia inor erakartzeko gauza, are gutxiago mundua mugiaraztekoa. Lehengo giroaz, argiaz, koloreaz, kabaretez, artistez... ez da arrastorik.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa