2008-03-02 -- 2126.zenb
Legazpi, Telleriarte auzokoa; 1967 (Gipuzkoa). Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. EAko Batzorde Nazionalaren kidea da: gizarte eragile eta sindikatuekiko harremanen arduraduna.
Eusko legebiltzarkidea da. Alderdi honen izenean Espainiako Kongresurako hautagai nagusia Gipuzkoan: “Kanpainan gaude eta PPk nahiz PSOEk herri honen egoera txarra baliatzen dute botoak biltzeko. Egoera normalizatuan bizitzeko eskubidea daukagu euskal herritarrok”, esan digu.
Mendian ibiltzea du gustuko. Alabaina, ondo bidez, diputatua izanez gero, Madril izanen du ibiltoki.
Jakes Bortairu Iparraldeko AEK-ko koordinatzailea da. Itolarriak jota dabiltzala aitortu digu, administrazioko langileak euskalduntzeko eskaerak arrapaladan datozkielako. Hala ere, behin eta berriz azpimarratu digu EEPren sorrera bere lekuan jarri behar dela,
Iparraldeko euskararen geroak argi-ilunez josita segitzen duela.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa