2008-03-02 -- 2126.zenb
Barka gai beraren inguruan pelmada ematen jarraitzeagatik, baina gai honek beste 300 hitz merezi dituela uste dut. Aurreko artikuluan nioen ETAri arrazoi ematea kriminalizatu dutela, bai diskurtso ofizialean bai egoitza judizialetan. Jokaleku politikoaren eta juridikoaren arteko banaketa gezurrezkoa izatea baino okerragoa dena, bien erlijiotzea bizi dugula. ETAri arrazoi ematea heresia dela eta horregatik zigor gaitzaketela. Hura idatzi eta hurrengo astean 18/98 sumarioko zigorrak jakin genituen, agerikoa zena konfirmatu eta txiki utzi zuten.
Azkenaldi honetan urak oso zikinak datoz Euskal Herriko ibai zurrunbilotsu honetan. Nahaste-borraste eta ur arre hauen artean nire buruak ezin du egoera garbi ikusi eta are gutxiago paperean argi azaldu. Nabari ditudanak era nahasian paratuko ditut hemen, ea zuk hauek denak ikusita, argitasunik izaten duzun irtenbide egoki bat bilatzeko.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa