Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-03-02 -- 2126.zenb

Osasuna

Adimena sasoian izateko trikimailuak

Jabier Agirre

argazkia

Guztiok ahazten ditugu gauzak, estresatuak bagaude batik bat, edota arreta jartzen ez badugu. Baina 50 urtetik aurrera oroimenak behera egiten du, baita osasun egoera onena dutenengan ere. Hori normala da, baina badira, hala ere, adimena sasoian egoteko egin daitezkeen jarduerak.

Neurologoek diotenez, gogoratzea eta ikastea txanpon beraren bi aldeak dira. Aurrenekoa behar bezala egiten ez bada, garuna hondatuz doa pixkanaka. Baina, muskuluak bezalaxe, ezagutza-gaitasunak ere entrenatu eta bizkortu daitezke.
Hona, bada, neuronak sasoi betean edukitzeko proposatzen dizkizuedan jarduera erraz batzuk:

Hitz egin besteekin. AEBetako Michigan Unibertsitateko ikerketa batek frogatu duenez, egunean gutxienez hamar minutuko solasaldia edukitzen dutenek beren garuna bizkortu, errendimendu intelektuala hobetu eta oroimena galtzeko arrisku gutxiago dute. Mesede horiek berdin-berdin lortuko dituzu edozein dela ere zure adina.
 
Jolastu
. Gurutzegramak egin, itxuraz berdinak diren bi irudiren arteko aldeak aurkitu edo irudi bat buruz ikasten saiatu, ondoren ea zenbat gogoratzen duzun ikusteko. Jolas horiek garuna sasoian edukitzen lagunduko dizute.
 
Egin kirolen bat
. Aspalditxotik uste zen ariketa fisikoak garuneko barne-loturak hobetzen laguntzen zuela, eta horixe frogatu du beste ikerketa batek: ez da beharrezkoa eliteko kirolari bihurtzea, egunean pare bat kilometro egitea aski baita. Aipatutako ikerketan, emaitzarik hoberenak 55 urtetik gorakoengan lortu ziren.
 
Baztertu estresa
. Bizkorregi bizi bazara, zure gorputzak kortisol gehiago sortzen du, eta hormona hori arreta galerarekin, mintzamen arazoekin, begiaren eta eskuaren arteko koordinazio eskasarekin, ikasteko gaitasuna gutxitzearekin eta ikusmeneko nahiz hitzezko oroimen txarragoarekin lotu izan da.
 
Egin kasu arazo kardiobaskularrei
. Hipertentsioa edo bihotzeko erritmoaren arazoak dituztenek, edo bularreko angina bat izan dutenek, arazo horiek ez dituztenek baino bi aldiz azkarrago gal dezakete oroimena, Neurology aldizkarian argitaratu berri dutenez.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan