Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-06 16:28:34
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-03-02 -- 2126.zenb

Adierazpenak

Aristides Vargas Kukubiltxoren Haritzaren azalera zehatza obraren zuzendariak Berrian: "Beti pentsatu izan dut antzerki taldeek aldaketak, aldaketak ahalbidetzen dituzten uneak eta eraldaketak baldin badituzte, egin dezaketela aurrera. Antzerkigintza garaikideko talde askok duten arazo nagusia gelditasuna da. Lan egiteko modu antolatuegia izaten da gelditasunaren arrazoia. Gelditasun horretan daude, besteak beste, arteak berezko dituen istripua, zoria edota aurreikus ezin daitekeelako sentimenduak. Era horretan, artearen funtzionario bihurtzen dira. Hori horrela izanik, ibilbidea eta nortasuna berriz planteatzea oso osasungarria iruditzen zait".

 

Imanol Marrodan artistak Diario de Noticias de Alavan esanak: "Hemen kutxan, estalkian pentsatzen dugu lehendabizi, eta gero edukian, kutxa hori betetzeko moduetan. Gainera, gauzak zentralizatzeko joera dago, kultur jarduera metatzekoa. Artium, Montehermoso eta etorkizuneko Krea bezalako zentroek motore lana egin dezakete, baina beste esparru batzuetan parte hartze handiagoa izan behar da. Inolako zentzurik ez duen botere kontzentrazioa da. Ni, pertsonalki, Montehermoson sexualki baztertua sentitzen naiz, arteari buruzko eremu hain mugatua baitu... Artea, dagoen gauzarik zabalena, sekta bilakatzen dugu. Ez du zentzu askorik".

 
 
Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan