Astekaria

 Hiruko Txikian 

Venga equipo...

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2125. alea
2008-02-24
alde 0    kontra 0

...que podemos”. Arratsaldeko bostak. Eguraldi bikaina. Pausutik Santioko zubira bide gorritik oinez. Estropadak. Traineruak. Estropalariak laurehunetik goitik. Zubian, ziabogetako erreferentziak. Dozenatik gora lagun kronometroa lepotik zintzilik traineruei denborak ematen: “Tres por detrás, hasta ahora primeros”. Zubi azpitik joan etorrian igarotzean, lemazainen oihuak entzuten genituen: “Venga equipo otra serie”. Nola doaz orain artekoak? San Pedro aurretik Astillero eta Orio gainean. Euskalduna zen denborak erdaraz ematen ari zena. Eta inguruan zeuzkanak denborak kontrolatzen ere bai. Arraun klubetako laguntzaileak ziren. Azken hiru traineruetatik bi euskaldunak, Orio eta Hondarribia. Hauen lemazainak euskaraz ematen zituzten aginduak. Ez ziren bakarrak izango baina nik euskaraz entzundakotik bai. Gero, ontziralekura egin nuen, arrakalara. Erdara Titanic, euskara txintxorro. Hondarribiako ezagun bati adierazi nion nire kezka. Ez zen harritu, bileretako hizkuntza omen dute gaztelera, denena. Ez gara hasiko itzulpenetan. Pena, Lapurdiko koadrilarik ez izatea arraunean, Euskal Herriko bestea ere, frantsesa ere entzuteko. Normalizazioa iritsi zaigula hona ere. Zer Kristo, mil colorau.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia