Astekaria

 Bero-beroan 

“Lá Nua” egunkari gaelikoa eta “Y Byd” proiektu galesa larri

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2125. alea
2008-02-24
alde 0    kontra 0

Egunkari irlandarrak eta Galeseko proiektuak arazo ekonomiko larriak dituzte eta bertan behera geratzeko zorian dira. Gaelikozko Lá Nua egunkariak diru sarrera apartekorik lortzen ez badu, martxoaren 1ean itxiko du agerkaria. Langileek ez dute aurrera segitzeko itxaropena galdu, baina agian, on-line bertsioarekin moldatu beharko dute aurrerantzean. Lá Nua duela hogei urte sortu zen eta Ipar Irlandako zein Irlandako Gobernuaren diru-laguntzak jaso ditu. Y Byd, galesez idatzitako lehenengo egunkaria sortzeko ekimena, 2002an hasi zen. Herritarrei esker 500.000 euro bilduak dituzte. 5.000 harpidedun lortzea zen asmoa eta Gobernuak 800.000 euro ematea. Galeseko Gobernuak adierazi berri du ordea, egunkaria sortutako lehen urtean 270.000 euro emango dituela. Datozen asteetan aukera guztiak aztertuko dituzte ekimenaren sustatzaileek.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia