Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Jon Torner

Jon Torner


2125. alea
2008-02-24
alde 0    kontra 0

Nafarroako Gobernuak Jorge Oteiza Museo Fundazioara 1'6 milioi euro bideratzea erabaki du. Diru kopuru horren helburua fundazioaren gastuen finantziazioan eta elkartearen ekimenetan laguntzea da. Nafarroako Gobernuaren hitzetan, Jorge Oteiza Museo Fundazioa Nafarroako kulturaren zati garrantzitsua da.

 

Juanjo Mena Bilboko Orkestra Sinfonikoko zuzendari artistikoak kargua utziko du ekainean. 1999an hartu zuen orkestraren zuzendaritza eta azaldu duenez, "garai zailak ziren Eusko Jaurlaritzak BOSen arduradun izateari utzi ziolako. Gainera lan baldintzak oso txarrak ziren eta langileek greba ugari egin zituzten". Dioenez “urte zoragarriak” izan dira, baina “gogorrak eta oso zailak” ere izan direla nabarmendu du.

 

 

Eva Lopez eta Mamen Arruti pintoreen koadroak eta Cristina Guerrero artistaren Antzekotasunak saileko diptikoak izango dira ikusgai Donostiako Kutxa Boulevard Aretoetan, martxoaren 2ra bitartean. Lopezen erakusketak (ezkerrekoa bere obretako bat da) Piezak eta klabeak du izena eta Arrutirenak (eskuinekoa) Natura nire Ingurunean.

 

Jesus Lizaso eskultore bizkaitarrak jaso du Faustino Orbegozo Eizaguirre Fundazioaren Humanitateen eta Artearen Institutuak Arte Plastikoen arloko ikerketarengatik ematen duen Urrezko Domina.

 

 

Ibon Egaña eta Iratxe Retolaza filologoek azken hamar urteotan euskal literaturaren inguruan idatzi diren iritzi artikuluak aztertuko dituzte. Proiektuak X. Santiago Onaindia beka lortu du eta hamabi hilabeteko epea izango dute hura gauzatzeko.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia