2008-02-24 -- 2125.zenb
Zer dugu ilehorien kontra? Jende eskuzabal askoa ezagutu dut, egitasmo bat gustuko izanez gero burubelarri bere denbora batere mugarik gabe emateko prest dagoena: bertsolariak, artista plastikoak, musikariak, aktoreak… Profesional bikainak, euren egoa baztertu eta luxuzko sekundario izateko prest daudenak, euren sintoniarekin bat egin duen artistaren asmoekin bat egiteko prest beti, gauari orduak lapurtzeko prest beti, inorekin elkarlanean arituta euren ikusmena begiek eman dezaketenaz haratago zabalduko zaien itxaropena dutelako, ikasi egin nahi dutelako, zerbait gehiago bilatzen dutelako (izpirituarentzat bazka esan ohi zen garai batean –gaur jada ez dira halako gauza barregarriak esaten–).
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1