Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-14 15:32:31
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2008-02-24 -- 2125.zenb

Nagore Irazustabarrena

Nokia

Finlandia, 1865. Fredrik Idestam izeneko meatze-ingeniariak papera egiteko errota ipini zuen Tammerskoski ibaia ertzean, Tampere hirian. Garai hartan Finlandia Errusiar Inperioaren barruan zegoen oraindik, 1918ra arte ez baitzuen independentzia lortu. Baina industriak bultzada handia izan zuen eskualde horretan, eta gerora Tampere Finlandiako Manchester ezizenaz egin zen ezagun. Eztanda industrial horretan, Idestam ez zen atzera geratu. Alderantziz, errota hartatik ateratako papera 1867ko Parisko Erakusketa Unibertsalera eraman zuten, baita brontzezko domina irabazi ere.

guztia irakurri

Hugo Chavez

Simon Bolivarren heriotzaren 177. urteurreneko ekitaldia erabili zuen Venezuelako presidente Hugo Chavezek, heriotza horren inguruko zalantzak daudela jakinarazteko. Chavezen esanetan, “zalantzak daude Bolivarren autopsiaren inguruan”. Beti ere presidentearen iritziz, garai hartan tuberkulosia ez zen hain hilgarria, eta Bolivar bortxaz hil zuten susmoa dauka, eta ez aipatutako gaixotasunaren ondorioz. Askatzailearen gorpua Caracaseko Panteoi Nazionaleko sarkofago batean dago. Orain, Venezuelako Gobernuaren aginduz, sarkofagoa irekiko omen dute, gaur egungo teknikak erabiliz, zalantza horiek argituko dituztelakoan. Hugo Chavezek sarkofago horretan daudenak Bolivarren benetako arrastoak direla ere zalantzan jarri du. Aurrerago ikusiko da ia bi mende geroago berriro ireki den auzi honek zer emaitza izango duen.

 

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan