Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Ezpalak >
  • Normaltasuna irauli zuen belaunaldi mitikoa (nahi ala ez)

2008-02-24 -- 2125.zenb

Abarrak

Normaltasuna irauli zuen belaunaldi mitikoa (nahi ala ez)

Jon Torner

argazkia

No acepto!!! 1980-1990: Diez años de hardcore, punk, ira y caos. Musica Autonoma eta Producciones Zambombo.
Zuzendariak: Jose A. Alfonso eta Alberto Bocos.
DVD bikoitza. 4h 30’.

“Ez ezazue iragana mitifikatu. Ez izan kamaleoiak eta ez saiatu 80ko punkiak imitatzen. 2000ko hamarkadan zaudete, errealitatea desberdina da. Ederra izan zen, horretan sinesten jarraitzen dut; normaltasunaren kontra borrokatu genuen. Baina latza da 40 urte izatea eta bakarrik sentitzea. Eta pentsatzea: ‘Non daude guztiak?’ Baina bai, garai hark markatu egin gintuen”. Santi Ric Zaragozako (Espainia) Drogas Guais musika taldeko kideak No acepto!!! DVDaren hasieran gaur egungo gazteei zuzendutako mezuaren pasarteak dira horiek.

Bat datoz berarekin dokumental mamitsu honetan azaltzen diren beste musikari asko ere. Punk mugimenduak alde txarrak izan zituela diote, baina duela hogei urteko pasadizoak irribarrez gogoratzen dituzte ia denek, eta nabari da garai zalapartatsu horretako protagonista izateak barrenak astintzen dizkiela oraindik.

Urte nahasi bezain kreatiboak izan ziren, bai Euskal Herrian, baita Espainiako Estatuko beste leku batzuetan ere. Horren isla da lau ordu baino gehiago irauten duen DVD bikoitz eder hau. Punk (eta hardcore) mugimenduaren ordezkari ugariren lekukokatsunak bildu dituzte Jose A. Alfonso eta Alberto Bocosek. Tartean daude, besteak beste, Evaristo (La Polla Records), Boliche (Subterranean Kids), Xabi (Basura), Javi Sayés (Basati Diskak), Txerra eta Yul (RIP), Drake (Bap!), Ritxi (Oihuka) Fernando (l’Odi social), Loles (Vulpess), Fermin Muguruza (Kortatu), Arturo eta Gonzalo (La Perrera, NCC), Klaus (Vómito)...

Elkarrizketetan zuzeneko kontzertuak dituzte hizpide, Arrasate-Oñati inguruko, Errenteria aldeko eta Bizkaiko zonalde batzuetako giroa, parranda basatiak, ezagututako (eta bidean galdutako) lagunak, elkarren arteko harremanak, egoera sozio-politikoa, gaztetxeak, fanzineak, irrati libreak... Irudi hutsetik harago zihoan ideologiaren ikurrak. Kontzertuetako imajinak ere bildu dituzte DVDan. Aurrerago aipatutako taldeez gain, han daude erreferentzia izan diren beste batzuk, Cicatriz, Odio, Tijuana in Blue eta Eskorbuto, adibidez. Grabazioak ez dira kalitate oso onekoak, baina garai hartako giro sutsuaren ispilu fidelak dira. Ispilu horri begiratzen diote oraindik gazte askok, mitifikatzerik nahi ez duten “mito” horien energiak kutsatuta.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan