Astekaria

 Txandan 

Trikuak

alde 0    kontra 0
Amatiño
Amatiño, kazetaria

Schopenhauerren trikuak gogora etorri zaizkit azken aldi honetan. Schopenhauer pentsalariari jaramonik egingo badiogu, negu gorriko gau ilunean bildu omen zen, hotzez dardaraz, triku taldea basoan. Berotu beharraren beharrez, elkarren ondoan estu asko jarri omen ziren, batak bestea epeldu gurarik edo. Baina, trikuok dituzten eztenen eraginez, zenbat eta elkarren hurrago hainbat eta elkarri zizta gehiago, zirika hasi eta odoletan amaitu arte.

Ez zen nonbait giro. Elkarrengandik aldendu eta hoztu, elkarrengana bildu eta zauritu... Jira eta buelta, arre eta so, harat-honat zirri-mirritan, azkenean trikuek ikasi zuten distantziarik komenigarriena neurtzen eta egokitzen. Elkar berotzeko bezain gertu, baina ez elkarri eztenik sartzeko bezain estu. Norberaren askatasuna segurtatzeko bezain zurrun, baina ez guztion elkartasuna eragozteko bezain urrun. Honela, Schopenhauerren ustez, trikuek asmatu zuten elkarbizitza zertan den.

Ez dut nik Schopenhauer tronpatu zenik esango baina, gure inguruan behintzat, adibideak gehiago balio du animalien sena adierazteko, pertsonen jokabidea ulertarazteko baino. Ezin esan bederen, zirika hasi eta odoletan amaitzeari utzi diogunik.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia