Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Osasuna

Indartu zeure sistema immunitarioa

Katarroa baldin baduzu, edo gripea jasan berria duten horietakoa bazara, ahul sentituko zara, umore txarreko seguruenik. Lasai, hala ere. Elikadura osasungarri, bariatu eta orekatua egitea, estresa saihestea eta alkohola eta tabakoa bezalako toxikoak neurrian hartzea izango dira urte-sasoi honetan hain arruntak diren infekzio horiei aurre hartzeko oinarriak.

Jabier Agirre

Jabier Agirre


2124. alea
2008-02-17
alde 0    kontra 0
Barrea
Barrea, defentsak indartzeko modua

Badira negu osoan pare bat eguneko marranta arina besterik harrapatzen ez duten pertsonak, eta badira horrelako infekzioa utzi orduko agian okerragoa den krisia harrapatzen dutenak. Non egon daiteke aldea? Errepara iezaiozu zeure bizimoduari, eta daramazun bizi-martxa egokia ez bada, egin planto eta aldatu itzazu zeure ohiturak.

- Ez hartu botikarik zeure kontura. Aurrez antibiotiko ugari hartua bazara, litekeena da zure gorputza, zure defentsak azken finean, ahulduta egotea. Badakizu, beraz: antibiotikoak, eta baita gainerako botikak ere, medikuak agindutakoan baino ez hartu.

- Kontuz jende pilaketekin. Gaizki egurastutako giroak, jende asko pilatzen diren lekuak ez dira egokiak, birusak eta bakterioak ugaldu eta pertsona batengandik bestearengana transmititzeko.

- Saihestu bat-bateko tenperatura aldaketak. Giro berotik hotzagora behin eta berriz igarotzeak zure arnas mukosak hondatuko ditu, eta horrek asko erraztuko du infekzioen erantzuleak diren bakterio eta birusen sarrera.

- Ariketa fisikoa egin. Gauza jakina da pertsona sedentarioak gehiago gaixotzen direla, beren immunitate-sistema ahulagoa delako. Marrantatuta bazaude, sukarrak jota, itxaron pare bat egun berriro zure ohiko ariketa fisikoari ekiteko. Sukarrik ez baduzu, egizu ariketa, baina erritmo lasaiagoan eta denbora laburragoan. Okerrago sentituz gero, utzi ariketa berriro indarrak berreskuratu arte.

- Egin barre, horrek indartu egingo zaitu eta. Barre egiten dugunean, gure gorputzak beta-endorfina izeneko substantziak sortzen ditu, eta horiei esker sasoi hobea dugu eta gure defentsek hobera egiten dute.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza