Astekaria

 Bestelakoak 

Nigeriako lapurrak

Nazionalismo energetikoa. Joan den astelehenean Euskalduna Jauregian Euskal Energia Erakundeak (EVE) ekarrita, Madrilgo Real Instituto Elcanoko aditu batek horrela definitzen zuen gaurko energia-segurtasunaren arriskuak. Think tank horren buruzagiaren ustez petrolio eta gasaren merkataritza libreari oztopoak sortu zaizkio Venezuelan, Bolivian, Errusian eta Iranen printzipalki. Nigeriaz, Afrikako esportatzaile nagusiaz ez zuen ia berbarik egin, soilik esateko barneko tentsioak direla medio leku ez segurua ari dela bihurtzen.

Iñaki Barcena

Iñaki Barcena


2124. alea
2008-02-17
alde 0    kontra 0
Iñaki Barcena
Iñaki Barcena, Ekologistak martxan-eko kidea (Iñigo Azkona)

Gurako nuke jakin lehen ilaratan zeuden euskal energia politikaren antolatzaileek zer pentsatu zuten. Duela gutxi independentzia energetikoaren aldeko apustu eginez, ziklo konbinatuko zentralen aldeko hautua egin zuten, Iberdrolak aginduta noski, eta Zierbenan, Santurtzin, Zornotzan eta Castejonen gasa erretzen dugu energia elektrikoa lortuz eta esportatuz.

Bilboko superportura. Horra heltzen dira Nigeriako metaneroak, gure zentral termikoen egarria asetzeko eta Juan Mari Atutxa jaunak zuzentzen duen Bahia Bizkaia enpresak dituen biltoki erraldoietan pilatzen da. 2005. urtean kanpotik ekarritako gasaren %87a Bonny irlatik (Nigeria) etorri zen itsasontzitzar astunetan. NLNG firmak (NNPC, Shell, ELF, Agip…) saldu eta Bahia Bizkaiak (Iberdrola, Repsol, BP-Amoco, EVE) erosi eta banatu zuen hemen. Gakoa da, Bonny irlako jendeak zein Niger ibaiko deltako biztanleriak ez duela inongo sosik ikusten, NLNGk Abujako Gobernuari, agintari zentralei soilik bideratzen baitizkie etekinak.

Lapurrak. Nigeria Bretainia Handiko inperiotik 1960an banandu zen, baina bi urte lehenago Shell-k petrolio putzu bat estreinatu zuen Oloibirin. Bertakoek orduan petro-dolarrekin amestu zuten baina 40 urte luzez petrolioa xurgatuz gero negozioa bukatu zen. Han agindutakoaren zain daude oraindik. Ehunka putzu dituzten findegietako edo portuetako hodietako pitzadurak eta isurketak eguneroko ogia izanik, normalean deltako mafiek antolaturik, petrolioaren apurrak bakarrik eskuratzen dute nigeriar arruntek. Noizean behin leherketa eta hildako mordoa suertatzen denean hedabideek lapurreta horren berri plazaratzen digute. Kuriosoa benetan, diktadura zentralista militar batek antolatutako negozioaren parte direnek nigeriar txiroei biziraupenerako petrolio tantak hartzeagatik, ohoinak deitzea. Egun, sasoi ez egonkorrean egonik, ontzi metaneroak toque de queda egoeran betetzen ari dira. Ken Saro Wiva poeta ogonitarra petrolioko lapurrek hil zuten baina bere ideiek hor diraute. Bizirik eta zabaltzen.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia