2008-02-17 -- 2124.zenb
Janteloven edo Janteko Legea Aksel Sandemose idazle norvegiar-daniarrak 1933. urtean nobela batean idatzitako arau bilduma etikoa da. Iheslari bat bere mugez gaindi liburuan XX. mendearen hasierako bere jaioterriko bizitzaren erretratua egin zuen. Hala ere, herri txiki gehienek dituzten antzekotasunak biltzen dira.
Hamar dira mandamenduak, baina denak "Ez pentsa berezia zarenik" jarreraren bariazioak izan litezke. Liburuan, sekula inon idatzi gabeko, baina denek betetzen dituzten arau hauek urratzen dituzten herritarrei gaizki begiratzen diete gainontzekoek, bertako bizimoduaren aurka doazela argudiatuta. Arau hauek daniar, norvegiar eta suediar kulturak zipriztindu zituen, eta besteak baino hobe edo inteligenteagoa dela pentsatzen duen jendea bereziki gaizki ikusia dago herrialde hauetan.
Janteko Legeak egungo daniar kulturan zenbaterainoko eragina duen frogatzea zaila da. Dena den, soziologoek eragin hori baserri giroko guneetan mantentzen dela diote, eta hiriguneetan askoz ere txikiagoa dela.
Kopenagera noa bizitzera urtarriletik aurrera eta ikaragarri gustatu zait erreportaia. Erderaz ere irakurri ditut batzuk, baina hau bezelakorik ez! Herrialde baten radiografia osoa!
Joseba 2009-09-13 23:11:59Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa