2008-02-17 -- 2124.zenb
Iker Barandiaran
Enboskada ::Zilegi al da?
autoekoizpena
iraupena ::26´48´´
prezioa ::5€
Oi! edo street-punk taldeen harrobi erraldoia da Arrasate. Esku artean daukagun diskoa ez da talde berri batena, gauzak lasai hartzen dituzten bost musikarirena baizik. 1996an sortutako Enboskada taldeko kideek, lan eta proiektu paraleloak direla-eta, gauzak lasai hartu dituzte. Mantso, baina aurrera doaz. Zilegi al da? beraien lokalean grabatu, eta beraiek egin dituzte kopiak, diseinu lanak eta banaketa, hala nahi izan dutelako. Zortzi kantutan melodiaz jositako punk-Oi!-a landu dute, gitarrak nabarmenduz. Hitzak, berriz, gogorrak bezain errealak dira: gutxi batzuek bultzatutako gerren kontra, gazteen etorkizun beltza salatuz, EAJren aurka eginez edota AHT baztertuz. “Errepikakorra badirudi ere, hori da egunero ikusi eta bizi duguna; mundua ez dago hobeto” adierazi dute taldekideek.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa