Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-02-17 -- 2124.zenb

Begi urdinen jatorria

Joxerra Aizpurua

argazkia

Kopenhageko (Danimarka) Unibertsitateko ikerlari talde batek begien kolore urdinaren jatorria aztertu eta gauza interesgarriak aurkitu ditu. Adibidez, orain 8.000 urte gertatutako mutazio genetiko baten ondoriozkoa dela eta pertsona bakar batetik abiatu zela. Begi urdinak dituzten guztiek arbaso bera dute.

Ikerketa taldeko Eiberg irakasleak dioenez, hasieran begi guztiak arreak ziren, baina OAC2 genearen mutazio batek, 15. kromosoman, begi arreak sortzeko ahalmena eten zuen bat-batean.

OAC2 genearen zereginetako bat hileari, larruazalari eta begiei kolorea ematen dien melanina sortzea da. Aipatu mutazioak melanina gutxiago sortzea eragiten du, baina ez du prozesua erabat eteten. Erabateko etenak albinismoa dakar, izan ere.
Mutazioak ez du abantailarik ezta desabantailarik ere. Gizakiarengan gertatzen diren garrantzirik gabeko milaka aldaketetako bat baino ez dela adierazi dute ikerlariek.

Beatles-ak espazioan

NASAren sorreratik 50 urte bete direla-eta, otsailaren 4an The Beatles taldearen abesti bat espazio zabalera bidaltzea erabaki zuten. Kantua Lurretik 431 argi-urtera dagoen Alfa Ursae Minoris izarrerantz –iparrizarrerantz, alegia– bidali dute, Deep Space Network sarea erabiliz. Sare horren instalazioak Goldstone-n (AEB), Madrilen (Espainia) eta Camberran (Australia) daude. Leku horietatik bidaliko da, 186.000 kilometro segundoko abiaduran, Across the universe abestia (Unibertsoan zehar); bai NASAk bai Beatles-en jarraitzaileek “Across the universe egun” gisa bataiatu dute otsailaren 4a. NASAk 1958ko otsailaren 1ean bidali zuen espaziora lehen satelitea, Explorer 1, eta Beatles-ek 1958ko otsailaren 4an eman zuten argitara kantu hori.

Ez da Beatles-en musika espaziora bidaltzen duten lehenengo aldia. 2005ean bide bera hartu zuten Paul McCartneyren hainbat kantuk.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan