2008-02-17 -- 2124.zenb
Legitimazio eta prestigio falta ez dator gutxiagotasun kuantitatibotik. Hori badakigu. Gutxi izatea argudio gisa erabili egiten du botereak bere diskurtso baztertzailea legitimatzeko. Adibidez, Nafarroan euskaldunok Europan gaztelaniadunak bezainbertze gara, %11 inguru. Zenbakiek halako erkaketa jokoak ahalbidetzen dituzte: Nafarroa osoari euskara zaio Europa osoari gaztelania bezainbat. Baina Nafarroan euskaldun jendea gutxiengo botere gabea da eta horretan oinarritzen dira UPN-CDN-PSNren hizkuntza eta hezkuntza politikak.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1