2008-02-17 -- 2124.zenb
2008ko Oscar sariak George Bushen agintaldiaren azken hilabeteetan iritsi dira. Datorren astean banatuko dituzte zinemaren sari preziatuenak. Hollywood ez da AEBen azken urteetako kanpo politikarekin kritikoegi azaldu eta gutxi dira Irak eta Afganistango inbasioei buruz diharduten pelikulak aurtengo Akademiaren sarien hautagaien artean. Dokumentalen atalari bestelako usaina dario ordea, odolarena. Bost filmetatik hiru inbasio horietaz ari dira. Ez dira salbuespena. Gai bera lantzen duten ekoizpen asko iritsi dira azken urtean aretoetara. Burua lur azpitik ateratzeko ordua zinemarentzat?
Txapelketa dute bertsolaritzak, aurreskuak, jotak eta bestek. Trikitian, berriz, aspaldi ez da antolatu Euskal Herri osokorik; zenbait herrik egiten dute berea, askotan gaztetxoentzat baino ez. 1988an, berriz, puri-purian zegoen Euskal Herriko Trikiti Txapelketa Nagusia. Ikusle asko erakartzen zituen, baina aldi berean eztabaida bizia leherrarazi zuen trikiti munduan. Handik gutxira tamaina horretako txapelketak antolatzeari utzi zioten. Batzuen ustez, hobe horrela.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1