Artaldetik ihesi jarriak

I Hiri bat hiri bat da, karakter bat, bera. –Ta kanpo-eder ez bada? –... ederra galdera! Ba, jarri Guggenheim bat! Ber-jantzi hobera. “Nortasun marka” bat da izateko era. Izateko, ez da aski izatea bera.

Maialen Lujanbio

Maialen Lujanbio


2008-02-17
Maialen Lujanbio
Maialen Lujanbio, bertsolaria (Karlos Corbella)
II

Guggenheim, Sagardo-etxe,
Romanikoko arku,
Interpretatze-zentru:
sorgin, gazta, barku...
Herri bakoitzak nahi du
gai bat beretartu,
auzoengandik bereiz,
NORtasun bat hartu
...ta harekin zer egin?
museoan sartu!

III

Hiriaren kasua
pertsonaratzeko
adibide bat: kultur
merkatu latzeko
zenbat sortzaile, denak
elkarren antzeko.
Ta horra paradoxa
aurrekoz-atzeko:
desberdindu beharra...
homologatzeko.

IV

Homologatzaile da
modaren aingura:
denok modako baina
original gura.
Original bai, baina
ohiko modura.
Originalegia
ja arriskutsu da...
Non da “desberdin” eta
“arraroa”ren muga?

V

Desberdinaren bila
giza-inertzia,
balantza guztiz alde
batera jeitsia.
Ta jendeen ihesi lez
joeren gezia:
berezi izatea
arrunt denez ia,
arrunta izatea
da orain berezia.

VI

Zer den zer jakiteko
ja puntu zailean...
Garaion Off ahotsak
tonu garailean
dio, zehar irri bat
dula matrailean:
“Bereiz zaitez (neurrian),
NOR izan (sailean)”.
Tatuatu Guggenheim bat
ipur-masailean!


Doinua
: “Adio luzaideko”.


Argia.com 2012