Astekaria

 Ezpalak 

Animac: Animaziozko zinema eta fadoa, italiar gastronomia, gorputz espresioa...

Jon Torner

Jon Torner


2124. alea
2008-02-17
alde 0    kontra 0

Martxoaren 3tik 8ra egingo da Donostiako Artelekun Animac animaziozko zinemaren erakusketa. Bi atal izango ditu egitarauak, film laburren proiekzioak batetik eta Mugimenduzko Irudien Laborategia zikloko tailer bereziak bestetik. Hiru tailer eskainiko dituzte. Martxoaren 3tik 7ra egingo dira horietako bi: poesia eta zinema uztartuko dituen Hitzetik Fadora, Fadotik Irudira izenekoa; eta gorputzaren mugimenduetatik abiatuta genero indarkeriari buruzko film laburra osatzea xede duen Iluna argitzen lantegia. Tailer horietan hamabi lagunek parte hartu ahal izango dute eta izena emateko epea hilaren 22an bukatuko da. Hirugarren tailerra irekia izango da. CuCinema (www.cucinema.com) proiektuko kide diren artista italiarrek gidatuko dute, martxoaren 7an. Parte hartzaileek zeluloidean marrazkiak egingo dituzte eskuz eta bien bitartean, pasta plater bat prestatuko dute. Amaieran elkarrekin afalduko dute guztiek, eurek margotutako filma ikusten duten bitartean.

Animac-en egitarau osoa eta tailerretan izena emateko argibideak www.arteleku.net webgunean kontsulta ditzakezue.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia