Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-02-17 -- 2124.zenb

Adierazpenak


Itxaso Diez dokumentalistak Aldaketa 16 aldizkarian: "Estereotipo hori ere ez dut gogoko. Hori dioena [artistak gaizki ulertuak daudela] kexati bat da, gehienetan. Egia da askotan ez dutela ulertzen zuk egiten duzuna, baina normala da. Bost urte eman ditugu fakultatean, burua irekitzen eta ikasten. Heziketa luze bat izan duzu eta ezin duzu eskatu jendeak zu berehalakoan ulertzea".

 

Luis Amezaga idazleak Diario de Noticias de Alavan: "Jende askok idazten du poesia baina inork ez du irakurtzen. Poetak eurak narratibaz elikatzen dira. Poesia oso konplexua da, baina ez dakit eskaintza faltagatik ala banaketa arazoengatik den. Banatzaileak liburu-dendetara poesia eramateko konbentzitzea oso zaila da, liburuak biltokian dituen arren. Liburu-dendek eskatu ezean ez ditu ateratzen, eta interesa duen irakurlerik izan ezean, liburu-dendek ez dituzte eskatzen. Poesia amaieratik kontsumitzen da. Hori ez da narratibarekin gertatzen; hark bere burua eskaintzen du".

 

 

Karra Elejalde aktoreak ON aldizkarian: "Antzezteaz gain Año Mariano eta Torapia lanak ere zuzendu ditudan arren, ez da errentagarria eta ez da gehien gustatzen zaidana. Askoz erosoago sentitzen naiz idazten eta antzezten, lanak zuzentzen baino. ‘Karra Elejalde, aktore eta zuzendaria’ esaten dutenean, nik ezetz esaten dut, aktorea bai baina zuzendaria ez".

 

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan