Astekaria

 Ezpalak 

Abarrak

Altxor preziatuak

Erretratua. Gipuzkoa Donostia Kutxa Bilduma. Photomuseum (Zarautz, Gipuzkoa). Urtarrilaren 15etik martxoaren 16ra. Sarrera: 6 euro (ostiraletan doan) Photomuseum, Zarauzko Argazki eta Zinema Museoa, altxor kutxa bihurtu da. Erretratua izeneko erakusketa ikusi besterik ez dago museoak eskuratu duen bildumaren garrantziaz jabetzeko. XIX. mendeko eta XX. mende hasierako argazki-bilduma ederra jaso du Photomuseumek Gipuzkoa Donostia Kutxaren eskutik.

Irudia

Lore Agirrezabal


2124. alea
2008-02-17
alde 0    kontra 0
Sarah Bernhardt
Sarah Bernhardt-en argazki koloretsua (Sarah Bernhardt-en argazki koloretsua)

Delgaray familiak osatutakoa da eta milioika euroko balioa du. Guztira, berrehun argazki baino gehiagok osatzen dute bilduma osoa, baina, hasteko, horren zati batekin osatu dute lehenengo erakusketa hau.

Ez da nolanahikoa. Argazkilaritzaren historiako izenik ezagunenak biltzen ditu. Niepce de St. Victor, Nadar, Disderi, Carjat, Bertall, Pierre Petit eta Salomon bezalako argazkilari handiek garai haietako aktore, idazle, politikari, pentsalari eta beste hainbati ateratako erretratu originalak ikus daitezke bertan: Victor Hugo idazlea, Baudelaire poeta, Napoleon III., Jules Verne idazlea, Sarah Bernhardt aktorea…
 

Photomuseumeko horma zuriak ikuslea beste garai batzuetara eramango duten leiho txikiz bete dira erakusketarekin. Argazkilaritzaren lehen urratsak kolorerik gabeak, arkaikoak eta oso estatikoak irudika ditzakegu, baina erretratu horiek ikusi besterik ez dago, garai haiek ere koloretsuak eta bizi-biziak zirela ohartzeko. Horren adibide dira koloreztatutako erretratuak, biluziak, modako argazkiak, aktore ospetsuen erretratuak…

Teknikari dagokionez, argazki zale erromantikoenen gozamenerako, prozesu desberdinak erabiliz ateratako erretratuak ikus daitezke: dagerrotipoak, beira negatiboen bidez egindakoak, heliograbatuak, pelikula malguekin ateratakoak…

Museoko lehen solairuan ikus daiteke hori guztia, baina merezi du igogailua hartu edo eskailerak igo eta, goitik behera, solairuz solairu, argazkilaritzaren eta zinemaren lehen urratsak eman ziren garaietara bidaiatzea. Gure arbasoek irudiari mugimendua emateko sortu zituzten tresnak, zein baino zein bitxiagoak, jaso ditu Phomotomuseumek Kutxaren eskutik. Museoak 15 urteotan osatutako fondoa are gehiago aberastu du Delgaray familiaren bildumak.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia