Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Osasuna

Gernu-ihesa, saihestu daitekeen gaitza

Esfortzuak eragindako emakumearen gernu-ihesa nahiko gertaera usua da. Emakumeen %25ak baino gehiagok, mugimendu jakin batzuk, korrika, salto, ohetik jaiki edo doministiku nahiz eztul egiterakoan, nahi gabe pixa tanta batzuk galtzen dituzte.

Jabier Agirre

Jabier Agirre


2123. alea
2008-02-10
alde 0    kontra 0

Erditze bitartean pelbisean izandako traumatismoak dira arrisku faktorerik garrantzitsuenak. Baina erditzea da nagusi: umea izan eta bost urteren buruan ia hiru emakumetik batek gernu-ihesa izaten du. Norberaren gorpuzkerak ere eragin handia dauka. Gaitzari aurre hartzeko metodo eraginkorra da pelbiseko muskuluak lantzen ikasi eta maskuriaren berreziketarako metodoak ezagutzea. Zenbait kasutan, gerta daiteke botika espezifikoak gehitu behar izatea, baina zoru pelbikoa lantzea da tratamendurik onena.

Diagnostikoa beti urologoak egin behar du. Behin gaitza behar bezala diagnostikatuta, tratamendu kirurgikoa ere erabil daiteke, baina hori da metodorik gogorrena. Uretraren azpian sare moduko bat kokatzen da, eta kasuen %80 baino gehiagotan emaitza onak lortzen dira. Teknika kirurgiko berri hori ez da hain inbaditzailea, eta sarritan ospitaleratu gabe egin daiteke. Horri esker eguneroko bizimodua bizkorrago berreskuratzen du gaixoak.

Gernu-ihesak ondorio psikosozial nabarmenak ditu emakumeengan: autoestima galera, lan eta sexu jardueretan arazoak, besteekiko harremanak garatzeko oztopoak... Laguntza psikologikoa hartzea eska dezakete gaitzak jota dauden emakumeek, batez ere ondoko sintoma hauek agertzen direnean: lotsa, segurtasunik eza, inhibizio afektiboa, antsietatea, depresioa eta tristura, sexualitatearen inhibizioa eta gizarte-isolamendua.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza