Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-02-10 -- 2123.zenb

Kezka motzak

Joxerra Garzia

argazkia


Durangoko azokan gero eta erdal liburu eta disko gehiago dago; Mariasun Landak gazteleraz (ere) argitaratu du bere azken liburua; eta, hori gutxi balitz, nork eta bertsolari batek, nork eta Xabier Silveirak, gazteleraz idatzi du bere aurreneko nobela. Akabo, ia gureak egin du. Hori pentsa liteke, behintzat, prentsan eta sarean dabiltzan iritziak ikusita: berehala etorriko den euskal apokalipsi halako baten sintoma argi eta garbiak direla, aipatutako horiek guztiak.

Ez naiz ni oso baikorra kultura alorrean daramagun martxarekin, baina, kezkatzen eta kritikatzen hasita, hamaika kontu aipa nitzake, horiek baino kezkagarriago eta kritikagarriago.

Batetik, gauzak dauden bezala (diru-laguntza sistema kaxkarra, sormenerako laguntza eskasa, kultura irizpiderik eza...), Durangok dakarren distortsioa onartu beste erremediorik ez dute literatura argitaletxeek, baina arazoa ez da Durango, gainerako guztia baizik. Hitz egin dezagun, beraz, benetan axola duten kontuez, txorakeriak behingoz utzita.
Bestetik, –eta marka da, gero, hau esan beharra– utz diezaiogun bakoitzari nahi duena nahi duen hizkuntzan idazten, hautu pribatua dena auzi publikoa bihurtu gabe. Arazorik nahi bada, ez dago asmatzen ibili beharrik: badago hamaika arazo benetako, euskal kulturaren esparrutik irten gabe ere.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan