Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Gorka Bereziartua

Gorka Bereziartua


2123. alea
2008-02-10
alde 0    kontra 0

Sorkun abeslari errenteriarra (Gipuzkoa) Palm Deserten (AEB) ari da disko berria grabatzen Vice Presidentes taldearekin batera. Duna aurreko diskoarekin pop eta drum&bass estiloetan esperimentatu ondoren, doinu zuzenagoetara itzuliko dela adierazi du. Hamar kantuk osatuko dute lan berria eta Robbie Owen Waxy taldeko gitarra jolea izango da ekoizpenaren arduraduna.

 

Koldo Amestoy ipuin kontalariak bloga jarri du abian. www.koldo-amestoy.com helbidean euskarazko eta frantsesezko testuak plazaratuko ditu eguneroko gogoetak eta azken ikuskizunen inguruko informazioa emateko. Euskal Kultur Erakundearen webgunean hartu du ostatua blogak. Atari berean beste blog bat ere abian jarri du EKEk: Le Petit Théâtre de Pain antzerki konpainiarena (http://ptdp.eke.org).

 

 

Kukubiltxo antzerki taldeak otsailaren 29an estreinatuko du Haritzaren azalera zehatza antzezlana Zornotza Aretoan (Bizkaia). Arístides Vargas argentinarraren testua abiapuntutzat hartuta helduentzako antzerkian murgilduko da konpainia. Saioa izeneko gazte itsuak inguratzen duen mundua ulertzeko egingo duen bidaia iniziatikoa azalduko da antzezlanean. Kukubiltxok 30 urte bete ditu aurten eta umeentzako ikuskizunak egiteari utziko ez badio ere, urrats berri bat eman du helduentzako lanak egiten hasita.

 

Yosigo argazkilariak erakusketa jarri zuen joan den ostiralean, hilak 1, Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Otsailaren 23ra bitartean ikusi ahalko dira Yosigoren paisaia biluziak Anoetako estadioaren aldamenean dagoen gunean. Besteak beste argazkiak partekatzeko flickr.com webgunean paratutako irudiengatik da ezaguna Yosigo.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia