Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-02-10 -- 2123.zenb

Diskoteka

Iqharaturic

Iker Barandiaran

Iqharaturic

Naiz Roxa ::Iqharaturic

autoekoizpena

iraupena ::33´34´´

prezioa ::12€

Ikaratzeko moduko zehaztasun parekaezina

Diskoa zabaltzen duen ahotsa Mikel Laboarena da, eta ez da sanpleatua, abeslari handiak lan honetarako beren-beregi errezitatutako hitzak dira. Harrigarria da Laboaren kolaborazioa, are gehiago San Juango taldearen musika amorratu eta muturrekoa entzunez gero. Etxepareren hitzetan oinarrituta dekadentzian dagoen gizarteari oka egiten diote zentrifugagailuan nahastutako musika estilo ugari batuta. Hau ez da fusioa: intentsitate, abiadura eta zehaztasun handiz, erritmo, melodia eta doinuak aldatzeko gai dira grind-corea, metala, punka, hardcorea eta elektronika dantzagarria maisuki ezkonduz. Abesti guztiak puzzleak dira, mila zatitan banatu daitezkeenak eta elkarrekin lotuta daudenak, masaileko baten parekoak. Gainera, zeharo sinesten dute egiten duten horretan, eta hori da uneoro transmititzen dutena.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan