Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Garraioaren kalteak

Klimaren eta Ingurumenaren Ikerketarako Nazioarteko Zentroak (CICERO) mundu mailako azterketa egin du garraioaren eta berotegi efektuaren arteko harremanaren inguruan. Itsasontziek eta trenek nota ona jaso dute, errepideetako garraio sistemek –autoek eta kamioiek–, berriz, oso eskasa.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2123. alea
2008-02-10
alde 0    kontra 0
Chicxulub kraterra
Chicxulub kraterr erraldoia (Chicxulub kraterra)

Azterketa hori izan da mundu osoan berotegi efektuan garraioak daukan eragina neurtzen saiatu den lehena. Horretarako, garraioa lau multzotan banatu dute: errepide bidezkoa, airetikoa, trenbidekoa eta itsasokoa.

Kontzeptu berri baten arabera neurtu dute garraio mota bakoitzaren eragina berotegi efektuan eta kontzeptu horri “bortxaketa erradioaktibo” deitu diote, neurri unitatea watt metro karratukoa izanik. Emaitzak PNAS aldizkari ospetsuan eman dira argitara; bertan adierazten denez, industri garapenarengatik egiten diren CO2 isurien %15 garraioari leporatu behar zaio, eta horretatik bi heren errepide bidezko garraioari dagozkio. Itsasontzien kasuan argi-ilunak daude; batetik, sufre dioxidoa eta nitrogeno oxidoa isurtzen dute, eta horiek sortutako lainoek lurra hozten laguntzen dute, baina bestetik euri azidoa areagotzen dute. Aire bidezko garraioak ere asko “laguntzen” du berotegi efektua indartzen. Izan ere, izugarri ari baita handitzen aire bidezko garraioa. Aldiz, trenbide bidezko garraioa da ezbairik gabe atmosferari kalte txikiena egiten diona, eta ondorioz, ikerlariek garraio mota hori bultzatzea komeni dela diote.

Meteorito hiltzailearen inguruko datu gehiago

Orain 65 milioi urte Yucatan-en (Mexiko) eroritako meteoritoak espezie askoren desagerketa eragin zuen. Hamar kilometroko diametroa zuen meteoritoak, eta izugarrizko kraterra sortu zuen Lurraren kontra jotzean, baina beti izan da misterioa nola horrelako harri puska batek hainbesteko sarraskia eragin zuen mundu osoan.

Texas-ko (AEB) Unibertsitateko Sean Gulick ikerlariak Nature Geosciences aldizkarian argitaratu duen artikuluaren arabera, meteoritoa uste baino ur sakonagoetan murgildu zen, eta horregatik, atmosferara isuritako ur-lurrin kantitatea uste zena baino zazpi aldiz handiagoa izan zen. Gainera, ur-lurrinarekin batera sufre dioxidoa isuri zen, eta hortaz Lurrak euri azido ekaitz ikaragarria jasan zuen, izugarrizko hozketaz gain. Hozketak eta euri azidoak, biek dute espezieak desagertzearen erantzukizuna, Gulicken esanetan. Haren ikerketaren emaitzak ezin dira momentuz ziurtzat hartu, baina oso bide interesgarria zabaldu dute gertatutakoa hobeto ulertzeko.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza